Pedro de Atarrabia DBHIko Latineko ikasleak Euripidesen Medea tragediaren antzezpenean izan ziren joan den martxoaren 22an.Ondoren, Nafarroako Artxibo Nagusira joan ziren. Bisitaldi gidatua izan zuten eta XII. mendeko jauregi zahar honen bilakaera ezagutu zuten (Rafael Moneo arkitektoak egin zuen zaharberritze lana). Hainbat eskuizkribu kontserbatu eta berreskuratzeko lana ikusi zuten. Azkenik, latinez irakurri eta interpretatu ahal izan zituzten dokumentu batzuk.