Pedro Atarrabia DBHIan M8a ospatu dugu hainbat jarduera eginez. Horietako bat izan da ikastetxeko patioko hesian begizta moreak jartzea, ikasleek miresten dituzten edo zerbait eskertzeko duten emakumeen izenekin.
D ereduko DBHko 2. mailako ingeles ikasleek historia aldatu duten emakumeen bizitzari buruzko proiektu labur bat egin dute. Brooke Boney, Jessica Watson, Mae Jemison doktorea, Malal Yousafsai, Yuna Kim edo Greta Thunberg bezalako emakumeren bizitzaz interesatu ondoren, ikasleek lapbook batean islatu zituzten alderdi garrantzitsuenak, modu bisual eta erakargarrian, eta gero, ikastetxeko sarreran azaldu ziren.
Eta gure erakusketa iraunkorra institutuko sarreran dago.