Antzerki Tailerreko ikasleak Gayarre Antzokira hurbildu ziren urtarrilaren 23an, Federico García Lorcaren obra baten egokitzapena ikusteko. Fermin Cariñenak zuzendutako La casa cuartel de Bernarda Alba izeneko antzezpenaz gozatu ahal izan zuten eta talde tekniko eta artistikoarekin galdera-txandan parte hartu.