Atzo DBH 3. mailako D ereduko ikasleak Atarrabiako Kultur Etxera joan ziren Bolante Baten Historia deituriko dokumentala ikustera. Dokumentalean, 80ko hamarkadaren hasieran Jose Miguel Etxeberria Álvarez; Naparra izeneko gaztearen desagerpena eta kasu honen egia argitzeko bere familiaren ahaleginak kontatzen dira. Konkretuki gure lankidea Eneko Etxeberria da dokumentalaren protagonista eta anaiaren bilaketaren lekukoa hartu duena,. Bere helburua, hainbeste urtez irekita daramatzan zauri hau ixtea.
Dokumentala amaitzean solasaldi bat izan genuen Eneko Etxeberria eta Iñaki Alforja zuzendariarekin batera. Ikasleek galdera interesgarriak egin zizkieten.
Amaitzeko sorpresatxo batekin amaitu genuen ekitaldia, klasean landutako bideo labur bat eskeini genien, bihotzetik transmititzeko Bolante honen historia ez dugula inoiz ahaztuko.