Pasa den asteazkenean, apirilaren 6a, eta ostiralean, apirilaren 8a, gure DBHko 2. mailako ikasleekin Iruñako katedralera eta Nafarroako Museora ateraldi bat egin genuen. Katedralean, gotiko eta erromaniko arte estiloko ezaugarri ezberdinak ikusi eta azaldu zizkiguten, klasean ikasitakoa praktikan jarriz. Museoan aldiz, Nafarroako erromatar aztarna ezberdinak erakutsi zizkiguten, baita lehen aipatutako arte estiloen elementu arkitektoniko ezberdinak ere.