Pedro de Atarrabia Ikastetxearen hezkuntza-komunitateak urtarrilaren 31n, astelehenean, Burlatako Ibaialde Ikastetxetik gertu izandako gertakariak gaitzesten ditu.
Egun horretan, mutil batek neska bati eraso egin zion, eta zentro horretako zuzendariak erasoa geldiarazteko esku hartu zuen, bera ere erasotua suertatu zelarik.
Gure babes osoa eskaintzen diegu bai erasoa jasan duen gazteari bai zuzendariari, eta eskerrak ematen dizkiogu Martari, gertakari horien aurrean esku hartzea erabakitzean erakutsitako ausardiagatik. Gure ustez, horrelako jarrerak lagungarriak dira gizarte hobea, herritar arduratsuena, lortzeko. Lehenbailehen sendatzea opa diogu.
Lanean jarraituko dugu Ibaialden izandako horrelako eraso gaitzesgarriak gure gizartean inoiz gehiago errepika ez daitezen eta indarkeria-adierazpenak behin betiko iraganaren parte izan daitezen.
Gogorarazten dizuegu eraso fisikoa indarkeriaren eskailerako azken maila dela. Guztiok animatu nahi zaituztegu horrelako indarkeria-egoerak eta beste edozein salatzeko eta identifikatzen duzuen unetik gertatzen ez uzteko. Ez izan zalantzarik laguntza eskatzeko.
ERASO SEXISTARIK EZ!