Familia hori:
Institutuaren Tutoretza Planaren barruan, Atarrabia-Ezkabarte-Olaibar eta Uharte-Esteribar
Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan eta Ilundain Fundazioaren bitartez, DBHko 3. eta 4. mailan
hainbat saio egiten dira zuen seme-alabekin pantailak, zorizko jokuen eta drogen
kontsumoaren fenomenoa lantzeko.
Helburua da errealitate hori eta haren ondorioak ezagutzea, hari buruz hausnartzea eta nork
bere burua zaintzeko eta prebentzioaren arloan neurriak hartzea, pantailak, zorizko jokuen
eta drogen kontsumoen arriskuetatik maila pertsonalean eta talde gisa ere babesteko.
Uste dugu gurasoak zaretela, halaber, zuen seme-alabak babesteko eta zaintzeko elementurik
garrantzitsuena. Horregatik, eginen dugun topaketetan parte hartzera animatu nahi
zaituztegu. Topaketa hauetan, egiten ari diren ekintzak ezagutu, nerabeen egungo egoera
ezagutu eta prebentzioaren arloan familientzat lagungarri izan daitezkeen zenbait jarraibide
ezagutuko dituzue.
Horretarako, Ilundain Fundaziotik tailerrak eman dituen pertsonak (Nerea Zubeldiak) bi
hitzaldi eskainiko ditu Pedro de Atarrabia Ikastetxean, otsailaren 8an eta 22an, 17:00etan,
DBHko 3. Eta 4. mailako familiei berariaz zuzenduta.
Zuek bertan egotea gustatuko litzaiguke; izan ere, informazioa partekatzeaz gain,
garrantzitsua iruditzen zaigu fenomeno horri buruzko zuen zalantzak eta esku-hartzeak
partekatzea. Elkarrekin ikasteko aukera da.
Aldez aurretik, eskerrik asko zuen arretagatik eta prestutasunagatik.
Agertzearen baieztapena eskatzen da teléfono honetara (660437510) bidalitako whatsap
baten bidez. COVID-19ko neurriak jarriko dira.