“3. Dko ikasleek ikerketa bat egin dute, gehien gustatzen zaizkien elikagaietako batzuk zenbat azukre duten jakiteko. Emaitza oso argigarria izan da: konturatu gabe OMEk aholkatutakoa baino askoz azukre gehiago hartzen dugu. Badakigu azukre gehiegi izateak arazo asko eragiten dituela: diabetesa, obesitatea, gaixotasun kardiobaskularrak, txantxarra, eta pankreako minbiziarekin ere lotuta dago. Horregatik, 3. mailako ikasleek esaldi hau aukeratu dute kontzientziatzeko: “Jan azukre gutxiago, nahikoa gozoa zara eta”.