Roberto Perez Elorza, jarduneko Hezkuntzako zuzendari orokorrak eta Ander Domblás, Antolaketa, Orientazio eta Aukeren berdintasun zerbitzu-zuzendariak, LaborESO programan parte hartu duten 16 institutuetako 214 gazteei ziurtagiriak banatu dizkiete gaur. Aurten, gainera, hamarkada bete du DBHko 3. mailako, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko programan parte hartzen duten ikasleei lehen lan harremana izatea ahalbidetzen dien programak. Lehendabiziko urte hartan 3 institutu ezberdinetako 30 bat ikaslek hartu zuten parte. Ordutk gaur arte guztira Nafarroa osoko institutuetako 1.996 ikasle izan dira LaborESOko partaide.
You are here: Home / Berriak / Nafarroako institutuetako ikasleek lan munduarekin lehen kontaktua izatea ahalbidetzen duen programan jada 2.000 ikasle inguruk parte hartu dute